Lekaime Xanti Rodriguez estudioetan jaiotako proiektu bat da, 40garren hamarkadan girotutako laburmetraia, Hitler Hendaira etorri zenaren garaikoa. Majia beltza, fantasia eta beldurra nahasten dira haurren baiketak ere medio direlarik film labur honetan.
Oihana Maritorenak Mariaren rola beteko du, konortea errekuperatzean baso ezezagun baten erdian esnatzen den ama bat. Amaia Lizarralde berriz Rufina izango da, Euskal haurdunen barnetegiko zuzendaria. Azkenik, Asier Hernandez, Espinosa generalaren azalean sartuko da gizaki faxista, arro eta gupida gabea isladatuz.